Harrera-lehengusin bezala hurbildu nintzen ni elkartera, aspaldi. Pixkanaka, boluntario eta, nire familia propioa izaterakoan, harrera-familia izaten bukatu genuen era naturalean.

Azken bost urtetan Katyak izan duen hobekuntzaz hitz egitea erraza da, begi-bistakoa baita. Jada ez da lehenengo aldiz etorri zen neskatila ahul eta hauskorra.

Baina, horretaz gain, elkarteak nigan eta nire familiarengan izan duen eraginean erreparatu nahi dut. Beste errealitate batera begiak ireki dizkidan esperientzia izan da; primerako pertsonak ezagutzeko aukera eman didana, bihotz-zabalekoak, konprometituak. Eta, noski, familia dugu orain Ukrainan. Katya, baina bere ama, anai, aiton-amonak eta lehengusina ere bai.

Argi daukat gure bizitza oso bestelakoa izango zela elkartera hurbildu izan ez bagina. Baina honelakoa da, eta oso pozik nago.

IMG_20190815_010110.jpg

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.