Oharrak: Ziur etxean hartzen duzuen haurrei txiki geratu zaien arropa duzuela. Horregatik, eta urtero bezala , arropa trukatzeko eguna finkatu dugu. Hori bai, sailkatze lana arintzeko, arropa neurriz bereizita ekartzea eskatzen dizuegu. Neska edo mutilentzako arropa den eta neurria jarri behar duzue poltsa bakoitzean. 8-16 urte bitartekoa izan behar du eta erabiltzeko moduan egon (aurretik erabili bada ere). Egun horretan bertan, ondo datorkizuen arropa eraman dezakezue (emateko ezer ez baduzue ere).
*Donostian, aldi berean, eskulan tailerra egingo da. 17:30etan hasiko da, baina haurrek datozen heinean bat egin dezakete
OHARRAK: Mesedez eskatzen zaizue adin txikikoak kontrolatuak izatea, Aquariumen barruan ezin dute korrika egin, ezta jolastu ere. *Gehienez 2 heldu haur bakoitzeko (Programakoa izan ez edo).
OHARRAK: Goiz polita igaroko dugu Añana Gesaltzan. Gatza jasotzeko tailerra egingo dugu eta ondoren, Gatz Harana bisitatuko dugu. Hori eta gero, Añana Gesaltzako igerilekuetara joango gara bazkaltzera eta arratsaldea pasatzera. Bazkaria eta arropa erosoa eraman. Horrez gain, txanoa eta bainujantzia. *Partaide guztientzako tailerra eta bisitak 60€-ko salneurria du, guztion artean ordaindu beharko dugu prezio hori. Igerilekuak doan dira.
OHARRAK: 12:00 – “Bilbo Dulce Salado”-ko Luis eta Maríak antolatu eta ordaindutako gaileta apainketa tailerra. 2 ordu iraungo du. 14:00 – Bazkaria zabalgunean (familia bakoitzak bere kabuz). 15:30 – Haurrentzako jolasak eta musika Zawpeko Viernes Unpluggedeko boluntarioen esku.
*Akarlanda Bilboko hirigunetik 8 minutura dago. Loiuko udalerritik, BI-3704 errepidetik igo Unbeko gaineruntz. Kilometro bat aurrerago, saihesbidea dago ezkerretara, Leioako nibertsitateruntz, BI-3731 errepidetik. Metro gutxira berriz ezkerretara jo eta bertan dago Akarlanda zabalgunea.
OHARRAK: Etxean daukazun edozein mozorroa hartu eta etorri gurekin primerako arratsaldea pasatzera! Mozorro-festa alaitsua egingo dugu musika, dantzaldi eta jolasekin. Eta indarrak berreskuratzeko, txokolate bero goxoa bizkotxoekin jango dugu. Mozorrorik ez baduzu, lasai, edonork erabiltzeko mozorro batzuk eramango ditugu… Ziur zure gustokoa aurkituko duzula!!!
OHARRAK: Bisitak 2 ordu eta erdi inguru iraungo du eta ekintza desberdinak egingo ditugu. Iñaki Perurenak mendian bertan harriari eskainitako museoa da PeruHarri. Museo berezia da; Iñakik eta bere semeak, Inaxiok, artisautzaren ereduari jarraikiz, historia eta kultura kontatzen dute harriaren bitartez.
*Leitzatik 2 kilometrora kokatzen da, NA-1700 errepidetik Uitzirako norabidean. Eskuko hatz batek adierazten du museorako bidea bidegurutzean. **haurrak: 3€ / helduak: 4€
OHARRAK: Goizean Omako Baso Margotura hurbildu gaitezke (pinuen gaixotasuna dela eta itxita dagoela kontutan harturik) edota Basondo fauna babeslekura. Bazkaltzeko aukera desberdinak ditugu: Lezika jatetxea dago, 1,5 kilometrora Marko (oilaskoak) eta Santimamiñen bertan harrizko mahaiak eta jarlekuak daude. Arratsaldean, bisita gidatua egingo dugu Satimamiñeko kobazulora. Kobaren lehenengo metroetan sartuko gara eta gero 3D dokumentala ikusiko dugu. Ekintza ugari dago arratsaldean, kobazuloaren aurkikuntzaren urteurrena ospatzen ari baitira.
OHARRAK: Ibilbideak ordubete inguru iraungo du. *Hendaiako itsasontzia ateratzen den lekuaren ondoan (N 43 22´ 04,2” W 1º 47´32,7”), Hondarribiko kaiaren hasieran (hiri sarreratik gertuen dagoen aldea).
Non? Albiko aparkalekua. Aralar, Lekunberritik gora
Izen emate epea Uztailak 23
Salneurria Doan
OHARRAK: Mendi ibilaldia egingo dugu, Albiko aparkalekutik Ttutturerako (Aralar) joan etorria. 10 km inguru guztira. Ibilbidea ez da teknikoki zaila ezta arriskutsua ere, baina kontutan hartu behar dira:
· lurra irregularra da. Belardi, haitz eta basoen zehar igaroko gara. · 400 metro igo/jaitsi beharko ditugu joan eta etorrian.
4 orduko ibilbidea da. Horri atsedenak eta bazkaltzeko denbora gehituz, egunpasa egiteko jarduera. Norberak bere bazkaria eraman behar du.