Txernobilgo, Ukrainako, baliabiderik gabeko haurrentzat eta haien familientzat laguntza

CHERNOBIL elkartea 1996az geroztik lanean ari da hondamendi nuklearrak kaltetutako zonaldeko haurrei indarrak hartzeko aukera ematen, Euskadiko eta Nafarroako familien bidez. Orain, pairatzen dituzten osasun arazo eta arazo soziokonomikoei gerra izugarri bat gehitu zaie. Inoiz baino arrazoi gehiago dago gure etxeetako ateak irekitzen jarraitzeko, baina oraindik ezin gara haraino iritsi. Hala ere, gure boluntariotza sareak larrialdiko lehen laguntza bat helaraz diezaieke, gurekin lan egin ohi dugun tokiko saltokien bidez.

Txernobil elkartean ez dago soldatarik, ezta ia egitura-gasturik ere, boluntario guztiak eskuzabaltasunez ari dira lanean. Plataforma honetan jasotzen den laguntza guztia Ukrainatik antzematen diren oinarrizko premiak arintzeko erabiliko da: adibidez, elikagai eta botikak; nahiz eta gatazka eta haren ondoriak garatu ahala premiak alda litezke.

Informazio gehiago nahi duzu? Lagundu nahi duzu?

Jar zaitez gurekin harremanetan, zalantzak argitu nahi badituzu.

Harrera

Kontaktua