Uda 2024
Atseden Programa Berezia.
CHERNOBIL elkarteak Atseden Programa Berezia jarri du abian gerrak kaltetutako haurrak aldi baterako Ukrainatik ateratzeko. Baliabiderik gabeko familietatik datozen adingabeak dira, aurretik Txernobilgo istripu nuklearraren eraginpean zeudenak eta, hainbat arrazoi direla medio, Ukrainan bizitzen jarraitzea erabaki dutenak.
Egoera honetan, elkarteak uste du garrantzitsua dela familia horietako adingabeei arnasa ematea eta, horrela, gerratik eta horren ondorioetatik urrun egotea uztaila, abuztua eta, agian, irailaren zati batean. Gaur egun, inflazioa handia da Ukrainan, gas eta argi mozketak egunerokoak dira oraindik, eta zibilen aurkako erasoak mehatxu dira. Horri gehitu behar zaio gerrak eta/edo frontean senideak izateak eragiten duen karga emozionala. Atseden Programa Berezi honen iraupena eta etorrera eta itzulera datak zehazteke daude oraindik.
Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan bizi den edozein familia eskain daiteke harrera-familia gisa. Baldintza bakarra da udan haur bati ingurune seguru eta egokia eskaintzeko aukera izatea.
Atseden Programa Berezi honetan parte hartu nahi duten pertsonak CHERNOBIL elkartearekin harremanetan jar daitezke 670.419.078 telefonoan edo chernobil@asociacionchernobil.